Patxo Telleriak idatzi du dramaturgia eta Jokin Oregik zuzendu du. Oholtza gainean, berriz, bost aktore: Ane Pikaza, Olatz Ganboa, Iñaki Maruri, Mikel Martinez eta Patxo Telleria. Hala, kutsu futurista duen antzezlanak 3000 urtera garamatza eta azken euskaldunaren istorioa kontatzen du. Guzti hau behar bezala girotzeko Iñaki Salvador pianojole ezagunak lan honetarako espreski sortutako musika konposatu du eta eszenografia Ana Garayk egin du. Ghero-ko protagonista nagusia euskara da. Antzezlan honetan hizkuntza txiki honen iraupenaren misterioarekiko harridura eta miresmena erakusten da. Euskarari ez ezik, hizkuntza guztiei egin nahi diegu gorazarre, hizkuntzen aniztasunari, gizateriaren ondare kultural ukiezinari. Ikuskizun honetan dozena bat hizkuntz desberdin erabiltzen dira. Euskara, jakina, baina baita, inglesa, frantsesa, gaztelera, txinera, katalana eta galiziera ere.