Imanol Albizu 'Goikoetxe'-k hirugarren egin du Gabonetako harri-jasotze kopan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko urt. 2a, 08:56
Imanol Albizu 'Goikoetxe' Asteasuko finalean. (Argazkia: EgurSport HK)

Inhar Urruzunok jantzi du txapela 90 jasoaldi eginda. Xabier Peñagarikanok egin du bigarren 87 jasoaldirekin, eta 82rekin hirugarren egin du Goikoetxe-k.

Asteasun jokatu zen finala Urtezahar egunean eta hiru harri-jasotzaile aritu ziren ohikoak dituzten ehun kiloko harriekin —zilindro zaharra, kubikoa eta bola— hiru minutuko txandak egiten.

Inhar Urruzunok egin zuen lanik onena; izan ere, 90 jasoaldi egin zituen guztira. 37 zilindro zaharrarekin, 25 kubikoarekin eta 28 bolarekin. Xabier Peñagarikanok 87 egin zituen; 35 zilindro zaharrarekin, 24 kubikoarekin eta 28 bolarekin.

Imanol Albizu Goikoetxe-k 82 jasoaldi egin zituen; 34 zilindro zaharrarekin, 21 kubikoarekin eta 27 bolarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak