Izotza iragarri dute Gabon zaharrerako eta Urteberri egunerako

Mirari Altube Arrese 2018ko abe. 30a, 14:12

Euskalmetek abisu horiaren berri eman du biharko eta etzirako muturreko tenperatura baxuengatik eta izotzagatik gauerdia eta 10:00ak bitartean, bereziki barnealdean.

Bihar, abenduaren 31n, zein urtarrilaren 1ean lanbroa eta lainoa sortuko direla goiz partean iragarri du. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da; kostaldean, ostera, tarteka hodeitsu. Kostaldean, gainera, ekialdeko haize ahula ibiliko da, eta gainerako tokietan norabide aldakorrekoa.

Tenperaturari dagokionez ez dela aldaketarik izango adierazi du. Barnealdean izotz txikia egingo du, eta Arabako zenbait lekutan handia. Gasteizen zero azpiko tenperatura minimoak iragarri ditu bi egunetarako, eta gainerako lekuetan zertxobait altuagoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak