Squash topaketa egingo dute zapatuan Musakolako kiroldegian

Eneko Azurmendi 2018ko abenduaren 26a

09:30ean hasita, eta lagun arteko formatuan, hainbat partidu jokatuko dituzte. Dagoeneko hamaika jokalarik eman dute izena, eta bailarako squash zale guztiei dei egin diete zapatuan Musakolara gerturatzeko. "Helburua izango da guztiok ahalik eta partidu gehien jokatzea, eta disfrutatzea. Animatu zaitezte, lagunok, ondo egongo da-eta!", adierazi du Harriet Arenazak, antolatzaileetako batek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak