Banda ultra-azkarra edukiko dute Leintz Gatzagak eta Elgetak

Jokin Etxebarria 2018ko abe. 21a, 13:03
Elgeta Asentzio ingurutik ikusita.

Oraingo txandan Antzuolan ez da aurreikusten banda zabalaren barreiaketarik Aldundiaren diru-laguntzapean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du Gipuzkoako herri txikietako 2.000 baserrik banda zabal ultra-azkarreko konexioa izango dutela Landagipuzkoa+ planari esker. Debagoienean, hiru udalerri ziren laguntzaren xede: Antzuola, Gatzaga eta Elgeta.

Herrigunetik bi kilometrora bitarteko baserrietaraino iritsiko zaie sarera konektatzeko aukera, eta exekuzio epea 2019ko azaroaren 30ean amaituko da.

Kontua da operadore irabazleak Leintz Gatzagako eta Elgetako bi gune eskaini dituela eta haren proposamena onartu dela. Beraz, oraingo txandan, Antzuolan ez da aurreikusten banda zabalaren barreiaketarik Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzaren babespean.

2019an beste deialdi bat

Aldundiak jakinarazi du hiritarren eta nekazari eremuetako bizilagunen arteko arrakala digitala ahalik eta txikiena izatea nahi duela, eta, horregatik, txanda honetan barreiatu gabe gelditu diren eremuetara iristeko 2019an beste deialdi bat plazaratzea aurreikusten duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak