Galdakaon jokatutako Open DH-ko azken proban sari ugari Debagoieneko txirrindulariendako

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko abe. 20a, 14:12

Domekan jokatu zen Galdakaon Open DH-ko azken proba. Debagoiendar bat baino gehiago nabarmendu zen. Manu Castro, Txomin de Vega, Jon Larrea, Ibon Odriozola eta Unai Larrea aipatu behar dira.

Proban lehenengo egin zuten Manu Castrok (3:49:40) eta Txomin de Vegak (3:21:03). Batak Master 40 kategorian eta besteak Master 30 kategorian. Txapelketako irabazle izan dira, gainera, nor bere kategorian.

Jon Larrea antzuolarrak laugarren egin zuen bere kategorian,  3:44:88 denborarekin. Lehen postuan amaitu du Opena. 

Kadete mailako Ibon Odriozolak zazpigarren egin zuen Galdakaon eta bosgarren amaitu du Opena, bere kategorian.

23 urtetik azpikoetan Unai Larrea antzuolarrak laugarren egin zuen Galdakaon eta bigarren postua amaitu du txapelketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak