Gipuzkoako Urrezko Domina jaso du Jakin taldeak

Babestutako edukia 2018ko abe. 20a, 13:32

Euskara eta euskal kulturako ia 200 lagunen aurrean, Gipuzkoako Urrezko Domina jaso berri du Jakin taldeak, "euskal kultura eta modernitatea" lotzeko egindako lanagatik. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiaren eskutik jaso dute domina Foru jauregian egindako ekitaldi jendetsuan.

Diputatu nagusiak lurraldeko ikur nagusia eskaini die Joan Mari Torrealdai, Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi eta Paulo Agirrebaltzategiri, kulturgintzan, pentsamenduan eta euskara batuaren eremuetan egindako ekarpena aitortuz.

Jakin talde historikoa

1960ko  hamarkadan osatu zen Arantzazun, Jakin aldizkariaren inguruan. Eta urte luzez egile eta eragile izan den Joan Mari Torrealdaik hartu zuen hitza ekitaldian lau jakinkideen izenean. Pentsalariak "ohorea eta poza" adierazi zituen ikurra jasotzerakoan.

Ohiturari eutsiz, omenaldia Donostiako Gipuzkoa plazan hasi zen, lurraldeko 30 dantzarik eskainitako tradiziozko ezpata-dantza ikusgarri batekin. Ondoren, Aldundiaren egoitzan egin zuten ekitaldia Asier Odriozola kazetariak aurkeztuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak