Mundukideren bidelagun izango da Hiruatx Kolonbiako Paston

Mirari Altube Arrese 2018ko abe. 30a, 10:17
Argazkia: Mundukide

Birziklatzaileen bizi baldintzak hobetzea du helburu helburu proiektu horrek eta nondik norako guztien berri emango dute urtarrilaren 10ean, Arkupen.

Ekuadorren, Wiñak elkartearekin, jardun du lanean Hiruatxek oraintsu arte. Kakao finaren nekazaritza sustatzen, ekoizten eta merkaturatzen lagundu die hango kichuei, eta horretan jarraitzeko, ia 20.000 euroko laguntza jaso dute Foru Aldunditik.

Hori alboratu gabe proiektu berria jarri dute abian; oraingoan Mundukiderekin  lagun izango dira. Kolonbiako Pasto hirian (Nariño probintzian) birziklatzaileen bizi baldintzak hobetzeko lanetan diharduen Coemprender kooperatiba sendotzen lagunduko dute. Birziklatzaileen zerbitzuak errazteko sortu zen eta 656 onuradun izango ditu proiektuak. Bereziki emakumeak laguntzea du helburu, adinekoak eta baliabide ekonomiko urrikoak direlako nagusi kolektibo horretan.

Proiektu horren nondik norakoen berri ematera etorriko da Arkupera, Mundukideko Asier Elorza urtarrilaren 10ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak