Hamabigarren edizioa
Edizio honetan, Iban del Camporekin irakaslearekin batera, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko graduko 16 ikaslek osatuko dute taldea.
Parte hartzeko oinarriak
Film laburren egileek www.huhezinema.eus webgunean dituzte hiru sailetako oinarriak: Sail Ofiziala, MU Ikasleen Saila eta Kutixi Saila.
Sariak
Aurten 5.000 euro banatuko dira sarietan, hiru sail desberdinetan. Sail Ofiziala osatzeko, aukeraketa batzordeak 10 film labur aukeratuko ditu jasotako film laburren artean. 10 hauetako bakoitzak 200 euro jasoko ditu hautatua izateagatik eta horrez gain, beste sari hauen lehian arituko dira:
SAIL OFIZIALA
- Goiena Saria: 1000 euro (Epaimahai Ofizialak emango du saria). Euskarazko film onena sarituko da.
- Mundukide Saria: 700 euro (hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onena sarituko du).
- Vertigo Saria: 400 euro (Mondragon Unibertsitateko ikasleek osatutako epaimahai batek emango du saria). Diru laguntza publikorik gabe ekoiztutako eta banatutako film laburrik onenak jasoko du.
- Ikusleen Saria: 300 euro
MU IKASLEEN SAILA
- Fikzio Onenaren Saria: 300 euro
- Dokumental Onenaren Saria: 300 euro
- Argazki Onenaren Saria: Ogeita4 enpresak 1.500 eurotan baloratutako kamera ekipamendua utziko dio irabazleari, 2020ko Huhezineman aurkeztuko duen euskarazko film labur bat egiteko.
- Ikusleen Saria: 100 euro
KUTIXI SAILA
- Kutixi Saria: 400 euro
- Ikusleen saria: 100 euro