Mundukidek abian jarri du Mozambikeko nekazariak ahalduntzeko kanpaña

Maialen Regueiro 2018ko abe. 19a, 12:07

Mundukidek Laboral Kutxaren laguntzarekin, Mozambikeko nekazariak ahalduntzeko kanpaña jarri du martxan. Izan ere, hurrengo urterako, orain arte sortutakoez gain, beste 5.395 lanpostu aberastasun sortuko duen ekimen ekonomikoa bultzatzen jarraitu nahi du Mundukidek bertako nekazari eta gobernuarekin batera.

Mozanbikeko lantaldea

Bi probintzietan 4 distritu ezberdinetan bizi diren 4 kooperantek osatzen dute Mozambikeko lantaldea eta probintzietako bizimodu ohikoena nekazaritza da. Nekarazientzat diru iturri bermea da Mundukide, gobernuarentzat berriz, emaitza errealak eskaintzen dituen lankidetza eredua.

18  urte Mozanbiken

Mundukide orain dela 18 urte hasi zen Afrikan, herrialde pobretuenetako pertsona pobretuenei garapenerako aukera erreal bat eskaintzeko lanean. Ordutik milaka familia izan dira egunerokotasunean sortzen diren elikadura, hezkuntza, osasuna eta etxebizitza alorreko oinarrizko beharrei aurre egiteko familia ekonomia hobetu dutenak.

Kanpainarekin nola kolaboratu

Bakoitzaren txikitasunetik gauza handiak egiten ohituta dagoelako, Mundukidek Euskal Herriko herritar guztiak kanpaian parte hartzera animatu nahi ditu hurrengo argibideei jarraituaz. Ezagutu nola kolaboratu dezakezun eta lagundu Mozambiken gero eta pertsona gehiagori benetako garapenerako alternatiba eskaintzen.  Egizu 25€, 50€, 100€ edo beste kopuru baten ekarpena:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak