Debagoieneko selekzioa osatuko dutenen zerrenda eman dute

Xabier Urtzelai 2018ko abe. 18a, 09:39

Abenduaren 28an jokatuko du Debagoieneko selekzioak Gabonetako Emakumezkoen Futbol Txapelketa, eta ibarreko taldea osatzeko ardura duten Manu Diazek eta Tito Etxeandiak eman dute jokalarien zerrenda.

Abenduaren 28an jokatuko dute Mojategin Eibarrek, Realak eta Debagoieneko selekzioak Emakumezkoen Gabonetako Futbol Txapelketa –hilaren 27an kategoria txikietako partiduak jokatuko dituzte–, eta hiruko torneo horretara begira Debagoieneko selekzioa osatzeko ardura izan duten Manu Diaz bergararrak eta Tito Etxeandia aretxabaletarrak jokalarien zerrenda aurkeztu dute. Guztira 18 jokalarirekin osatutako selekzioa izango da, eta Leintz Arizmendiko, Aloña Mendiko eta Bergarako taldeetako jokalariekin osatu dute selekzioa. Hala, hilaren 28an 10:00etan hasiko dute torneoa, baina aurrez, hilaren 26an entrenamendu saioa egingo dute ordezkari guztiek, besteak beste, elkar hobeto ezagutzeko.

Debagoieneko selekzioko zerrenda:

Atezainak:

1- Olatz Alberdi (Bergara).
2- Amaia Ugalde (Aloña Mendi). 

Atzelariak:

3- Ane Arregi (Leintz Arizmendi).
4- Jone Alberdi (Aloña Mendi).
5- Miriam Agirre (Aloña Mendi).
6- Lide Zubillaga (Leintz Arizmendi).
7- Maialen Esnaola (Bergara).
8- Ane Larrañaga (Bergara).

Erdilariak:

9- Marta Ugarte (Leintz Arizmendi).
10- Jone Ugarte (Aloña Mendi).
11- Mariñe Diaz (Bergara).
12- Maider Jorge (Bergara).
13- Olatz Legarda (Leintz Arizmendi).
14- Ainhoa Iturriotz (Leintz Arizmendi).

Aurrelariak:
15- Nagore Elorza (Aloña Mendi).
16- Lore Etxeandia (Leintz Arizmendi).
17- Lide Albeniz (Bergara).
18- Jone Jauregi (Bergara).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak