Ekitaldiz betetako 19. denboraldia aurkeztu du Kursaal Eszenak

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko abenduaren 17a

Kursaal Eszenak 19.denboraldiko programazioaren berri eman du. Ikuskizunak 2019ko udaberri eta udan izango dira, zehazki otsailaren 22an hasi eta uztailaren 11ra bitarte. Eta programazioa, publiko ezberdinei zuzendutako hamabi hitzorduk osatzen dute.

Opera emanaldien artean aipatzekoak dira Mozarten Txirula magikoa eta Usandizagaren Mendi mendiyan emanaldiak. Bestalde, familian, haur eta gurasoek elkarrekin disfrutatzeko ikuskizunak ere izango dira, Isiltasunaren haitzuloa, esaterako.

Euskal musikari dagokionez, berriz, Ruper Ordorika oñatiarrak emanaldia eskainiko du. Eta amaitzeko, musika klasiko, pop/rock eta folk doinuek ere izango dute lekua 19. denboraldi honetan.

Aurten gainera, Eskola Kontzertuak ere izango dira, Kursaal Eszenak, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin lankidetzan, inguruko eskola-umeak musika klasikora zuzeneko emanaldien bidez gerturatzea helburu duen jarduera hau txertatu baitu bere programazioan.

Jarduera honetarako bereziki pentsatu eta prestatutako hainbat saiori esker, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasgela berezi bilakatuko da Kursaal Auditorioa.

Emanaldi guztietako sarrerak www.kursaal.eus webgunean izango dira eskuragarri. Aipatzekoa da gainera, mugikortasun urriko pertsonek, 30 urtetik beherako gazteek eta langabeek eskaintza bereziak izango dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak