UDAkoendako izan da derbia arrasatearrek estutu egin badituzte ere

Mirari Altube Arrese 2018ko abe. 15a, 21:03
UDAko Markel Cabero baloia eskuratu nahian.

UDA eta Mondrateren arteko norgehiagokak jendetza batu du Ibarra kiroldegian. Eta partidu gorabeheratsua eta bizkorra ikusi dute. Aretxabaleta aurretik joan da uneoro, eta bukaeran, puntuak bertan geratu dira 5 eta 3 irabazita.

Gertukoak baina kantxa barruan etsai. Eta halaxe jokoa ere gogortu egin da partiduak aurrera egin ahala. Lehenengo zatia lasai hasi dute eta etxekoek ondo babestu dute atea. Kontraeraso batzuk egiteko aukera ere izan dute, eta golak iritsi dira. Mondratekoak ez dira lo gelditu, eta ezustean harrapatuta lehenengo gola egin dute horiek ere. Hala, 3 eta 1 zen markagailuan atsedenaldian.

Bigarren zatian arrasatearrak gorago kokatu dira. UDAkoak, ostera, urduritu egin dira eta kontraerasoan gola egiteko aprobetxatu du Mondratek. Dena den, etxekoek ez zieten gerturatzen utzi gura eta segituan sartu dute laugarren gola. Inork ez zuen amore eman gura eta gogortu egin da jokoa bukaeran: talde bakoitza bost faltarekin, penalti bikoitza UDAren kontra, epailearekin haserre... Eta zaleak ere bero-bero. Kontraerasoan sartu dute bosgarren gola aretxabaletarrek eta azken segundoetan penalti bidez arrasatearrek. Hala, bukaeran 5 eta 3, eta puntuak etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak