Gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna helburu

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko abe. 14a, 17:15

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak protokolo bat sinatu dute, Gipuzkoan, gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko. Akordioak bere baitan hartzen dituen neurrien artean daude, besteak beste, kalifikazio baxua duten 16 eta 23 urte bitarteko gazteen gizarteratzea eta lanbideratzea.

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak adierazi du Foru erakundearen helburua berdintasun politikoei dagokienez Gipuzkoa Europan erreferente bilakatzea dela,  eta ondorioz, ahultasun sozialeko egoeran dauden pertsonen enplegagarritasuna lortzea helburutzat izango duen estrategia global bat elkarrekin diseinatzea ezinbestekoa dela.

Halaber, gaineratu du protokoloari esker, bai proaktibitatea bai lankidetza indartuko direla, pertsona guztiak modu aktibo eta parte hartzailean gizarte eta ekonomia egituran sar daitezen.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek adierazi du protokolo honen beste helburu estrategiko bat dela esku-hartze eredu komun bat garatzea, ezagutzaren kudeaketa eta berrikuntza sustatzea, eta Gizarte Inklusiorako Euskal Sistemaren barne artikulazioan aurrera egitea.

Sinatu berri den protokoloa 2021eko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, nahiz eta beste lau urtez luza daitekeen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak