Eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketa hasiko dute, gaur, Bergaran

Xabier Urtzelai 2018ko abenduaren 14a

Gaur, egubakoitza, jokatuko dituzte lehenengo partiduak. Lau bikote lehiatuko dira lehenengo mailan, eta bost bikote bigarren mailan; gaur hasiko da txapelketa, bigarren mailako partidekin, eta urtarrilean gehituko zaizkio lehenengo mailakoak; otsailaren 8an jokatuko dituzte finalak.

Euskal pilotan emakumeen presentzia aldarrikatzeko eta sustatzeko lanarekin jarraituz, txapelketa berri bat sortu du denboraldi honetan Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF): Eskuz Binakako Emakumea Pilotari Txapelketa. Eta erantzun aparta jaso du, gainera: 9 bikote ariko dira nor baino nor gehiago. Bi mailatan banatu dira pilotariak: 4 bikote lehiatuko dira 1. mailan, eta 5 2. mailanKlub desberdinetako pilotariak nahastu dira, gainera, gomazko paletako txapelketan bezala, lehia orekatzeko eta hobetzeko helburuarekin. Hauexek dira lehendabiziko edizio honetako parte-hartzaileak:

Lehenengo maila:

  • Larrarte-Maddi Mendizabal
  • Arrieta-Araiztegi
  • Nora Mendizabal-Maider Mendizabal
  • Urien-Espinar
     

Bigarren maila:

  • Eizagirre-Beloki
  • Bergara-Bikario
  • Arteaga-Agirre
  • Aramendi-Orbegozo
  • Zubizarreta-Badiola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak