Reyes Azkoitia: "66 urte izan arren, jokatzeko moduan nago"

Amaia Zabala 2018ko abe. 14a, 15:00
Emakume Master Cup txapelketan parte hartu berri du Reyes Azkoitia pilotariak, eta igandean, txapelketako finalean omenaldia egin zioten bere herrian, Azkoitian. Urtarrilean hasiko den binakako txapelketan ere parte hartuko du alabarekin

Polita izan zen, nahiz eta omenaldia izan zela esaten dutenek zatartu egiten duten, ez baitzait gustatzen omenaldi hitza", dio Reyes Azkoitiak. Gaineratu du bere ibilbideagatik ez, baizik eta Emakume Master Cup Txapelketan parte hartzeagatik jaso zuela "koadro polit hura" eta oso berezia izan zela, bere herrian, Azkoitian, izandako lau t'erdiko txapelketako igandeko finala: "Bergaran Azkoitian baino urte gehiago daramadan arren, azkoitiarra naiz eta". Txapelketa horretan 92 pilotarik hartu zuten parte eta Azkoitiak lehenengo bi kanporaketak pas zituen, Gasteizkoa eta Abadiñokoa, hain zuzen. Txapelketaren irabazlea Patri Espinar usansolatarra izan zen.

Alabarekin batera

Azkoitiko pilotariak argi utzi du "66 urte izan arren oraindik jokatzeko moduan" dagoela, eta, hain zuzen ere, urtarrilamaieran binakako Emakume Master Cup Txapelketa jokatuko du Jasone Larrañaga alabarekin batera. "Alabari lagundu nahi diot, eta, hasiera batean, biak ibiliko gara binakakoan. Hala ere, ez dakigu oraindik nork jokatuko duen aurrean edo atzean, baina bikote izango garela, bai. Alabek beti esaten zuten ama pilotan ibili ostean eurek ere ibili behar zutela. Alaba zaharrenari ez diot antzematen brometan edo serio dabilen, kar, kar, kar... Baina gazteenak bai, serio hartzen du", dio Azkoitiak.
 

3O urtez entrenatzaile, Bergaran

Reyes Azkoitia entrenatzaile izan da Bergarako pilota eskolan hogeita hamar urtez, eta berriki utzi du zuzendaritza; Julen Aranbururen taldeak hartu du erreleboa.
 
Urrian GOIENAn eginiko elkarrizketan azaldu zuen urte hauetan guztietan "pilota eskolak asko" bete duela eta orain erreleboa "esku honetan" geratu dela. Bertan bizi izandako momentu hunkigarriez galdetuta, berriz, 2009ko Herriarteko Pilota Txapelketa irabazi zutenekoa azpimarratu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak