Bisitarien datuak erregistratzeko plataforma berria aurkeztu dute

Eneko Azurmendi 2018ko abe. 14a, 10:55

Oñatiko Pick to Light Systems eta Bilboko Batura enpresek produktu digital berritzaile bat plazaratu dute elkarlanean: ATE -Visitor Entry System. Plataforma digital berri honek Smartcard-ak eta app bat erabiltzen ditu enpresek eta erakundeek jasotzen dituzten bisitarien datuak erregistratzeko.

Enpresa asko dira euren bezero edo hornitzaileen bisitak jasotzen dituztenean hauen datuak paper formatuan batzen dituztenak –izen-abizenak, zein enpresatatik datorren,nortasun agiri zenbakia, eta abar–. Horretarako, bisitariak berak idazten ditu sarreran eskatzen zaizkion datuak eta horrek aukera ematen dio bere aurretik etorri diren pertsonen datu pertsonalak ikusteko. Hain zuzen, hori da plataformaren helburua, datuen babesa bermatzea, eta datuak paperean jasotzen dituzten enpresendako da, bereziki.

Bi enpresen esanetan, ATE-k bisitarien datuen erregistro sistema automatizatu, seguru eta digitala eskaintzen du. "Bisitariarentzat prozesu arina izateaz gain, ATE kokatzen duen enpresaren irudi berritzailea sustatzen laguntzen du", azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak