Miguel Altunaren eta Goi Eskola Politeknikoaren gaineko erreportajea, gaur gauean

Julen Iriondo 2018ko abe. 13a, 08:44

21:00etan eta 23:00etan emango du Goiena telebistak eskualdeko bi ikastetxeon iragana, oraina eta etorkizuna hizpide dituen erreportaje berezia; are gehiago, ikastetxeena eta haren bitartez bailararena, hein batean, behintzat, Debagoienaren izaeran eragin zuzenekoa baitute ikastetxeok.

Hainbat protagonistaren lekukotzak jasotzen ditu erreportajeak: Iosune Irazabal, Miguel Altunako zuzendaria; Roberto Uribeetxeberria, Goi Eskola Politeknikoko Ikerketa arloko arduraduna; Xabier Retegi, Miguel Altunako ikasle ohi eta Arrasaten zuzendari izandakoa; Jose Mari Larrañaga, Miguel Altunako zuzendari ohia; Jose Ramon Elortza, Goi Eskolan irakasle izandakoa; eta ikastetxeotako ikasleak eta ikasle ohiak, eta gaur egun lantoki dituzten enpresetako ordezkariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak