Aniztasunaren eta giza eskubideen inguruko konpromisoa eskatu die diputatu nagusiak gaztetxoei

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko abenduaren 13a

Giza Eskubideen Eguna aprobetxatuz Aniztasunetik Eraikiz programaren sari banaketa egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako Kursaal aretoan.

Aniztasunaren eta giza eskubideen inguruan hausnartu eta konpromisoa sustatzean datza programa didaktiko horrek, eta irailetik abendura bitarte Gipuzkoa osoko 14 eta 15 urteko 390 ikaslek hartu dute parte.

Ekitaldian, programa amaierako lan gisa ikasleek prestatu behar izan dituzten ikus-entzunezko 25 lanetatik 10 ikusteko aukera izan da. Eta lan horietatik hiruk jaso dute saria.

Lehen saritua Legazpiko Haztegi Ikastola izan da, Merezi ditugulako izeneko lanarengatik. Bideo horretan, Legazpiko neska-mutikoek euren herrian zenbait pertsonek bizi ditzaketen diskriminazio egoerak islatu dituzte.

Oro har, lan guztien artean, nagusiki LGTBI pertsonen eta etorkinen egoerarekin lotutako istorioak jaso dituzte ikasleek.

Markel Olano diputatu nagusia ere izan da ekitaldian, eta nagusiki aniztasunaren eta Giza Eskubideen defentsan, herritar kritiko gisa konprometitzeko deia egin die ikasleei.

Sari banaketa ekitaldiaren parte gisa, Izaro musikariaren, Telmo Irureta aktorearen eta German Urteaga bertsolariaren saioez gozatzeko aukera izan dute parte-hartzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak