Gorka Urbizu: "Berri Txarrakekin ziklo ahaztezin bat ixteko garaia heldu dela sentitzen dut"

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko abe. 12a, 15:45

Berri Txarrak taldeak 25 urteko ibilbide arrakastatsuaren ostean, "etenaldi mugagabea" iragarri du 2019 urtearen amaierarako. Aurretik baina, bira luzea eskainiko dute zaleen gozamenerako. Urbizuk ohar baten bidez eman du berria: "Geratzeko beharra daukat, distantzia hartzekoa. Horren konplikatua eta sinplea da". Duela aste batzuk Ttap aldizkarian elkarrizketatu zuten abeslaria. Hemen ikus dezakezu elkarrizketa osorik.

Ttap aldizkari digital interaktiboa doan deskargatu daiteke iOS zein Android gailuetan, astero astero Gipuzkoa eta Bizkaiko edizioak kaleratzen dira. Gorka Urbizu Nafarroako edizio berezirako elkarrizketatu zuen urrian Juan Kruz Lakastak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak