Lerroko patin gaineko Urrezko Liga Nazionalean parte hartu du Burdinola Hockey taldeak

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko abe. 12a, 15:02

Bilboko Zorrotza kiroldegian ospatu da aste bukaera honetan, Espainiako urrezko alebin mailan lerroko patin gaineko hockeya. Bergarako  Burdinola Hockey taldeko 12-13 urteko gazteek hiru partidu jokatu dute bertan; Tucans Asme, Metropolitano eta Rolling Lemons taldeen kontra.

Lehen partiduan Bartzelonako Tucans Asme taldea oso indartsu hasi zen eta 5-0eko abantaila lortu bazuen ere, Burdinolak abantaila laburtzea lortu zuen. Azkenean 7-3 galdu zuen Bergarako taldeak.

Bigarren partiduan bi taldeen maila oso berdintsua izan arren, Bilboko Metropolitanok 7-6 irabaztea lortu zuen.

Azken partidua Valladolideko Rolling Lemonsekoen kontra izan zen, Burdinola 2-0 irabazten hasi zen, baina esperientzia falta dela 2-4 amaitu zen, Valladolidekoen alde.

Talde lanean jarraitzea, jokaldiak eta estrategiak prestatzea eta jokoaren araudia ondo ezagutzea izango ditu helburu Burdinolak hurrengo kanporaketa prestatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak