Beharra duten umeendako jostailuak batuko ditu Gurutze Gorriak asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko abe. 12a, 11:39

Gabonei begira, beharra duten umeendako jostailuak batzen ari da Gurutze Gorria. 5 eurotik 50 euro arteko txekeak ere banatzen ditu. Egubakoitzean eta zapatuan egongo dira jasotzen Arrasateko Hiper Eroskiren sarreran.

Jostailu bilketa hasi du Gurutze Gorriak Gabonei begira. Batez ere 12 urte arteko umeendako modukoak gura dituzte jaso, ez belikoak eta ez sexistak. Ahal dela berriak, edo oso ondo zaindutakoak bestela. Jostailuekin batera 5 eta 50 euro arteko txekeak ere banatuko ditu eta diru horrekin jostailu gehiago erosiko dituzte, "ahalik eta ume gehienen artea banatzeko beste".

Joan den urtean, esaterako, Gipuzkoan, 1.500 ume baino gehiagoren artean banatu zituzten jostailuak; 4.000 baino gehiago jaso zituzten. Gurutze Gorriko kolaboratzaile Leire Gonzalezen esanetan aurten eskaera egin duten ume gehiago dituzte baina guztiengana iritsiko diren esperantza dauka, herritarrak elkartasuna adierazi eta jostailuak batzeko kanpainan parte hartzen ari direlako. Ahalik eta jolas gehien batzeko asmoz, datorren asteburuan ere egongo dira Arrasateko Hiper Eroskin, hilaren 14an eta 15ean.

 

Erlazionatuak

Jostailuak batzen ari da Gurutze Gorria

Oihana Elorza Gorostiza 2018 abe 07 Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak