Antzuolako 8 Miliak lasterketaren hurrengo edizioak badu data

Maialen Regueiro 2018ko abe. 11a, 11:29

2019ko otsailaren 17an burutuko da Antzuolako 8 miliak lasterketa. Izen-ematea urtarrilaren 7an irekiko da, goizeko 09:00etan, kirolprobak.com atarian. Horrez gain, antzuolarrendako doako 10 izen-emate zozketatuko dira urtarrilaren 4ean. Zozketa horretan parte hartzeko, mezu bat bidali behar da antzuolako8m@gmail.com helbidera, izen-abizenekin eta kontakturako telefono zenbaki bat adieraziz. 

Eguneko egitaraua

Helduen lasterketa 10:30etan hasiko da eta ondoren, txikienen minimotoenari emango diote hasiera. Azken honetan parte hartzeko, plastikozko motortxoa eta kaskoa parte-hartzaileek ekarri beharko dute eta sinatutako gurasoen baimenak bertan jasoko dira. Antolakuntzatik, sari banaketa 13:00etan hasiko dela aurreikusi dute. Gainera, froga bakoitzaren ostean hamaiketakoa egongo da, parte hartzen duten guztientzat zein ikusleentzat. 

Bolondresak behar dira

Lasterketa aurretik eta baita egunean bertan ere, lan egiteko bolondresak behar dira. Denetariko lanak izango dira: bidea markatu, kruzeak egin, horniduretan egon, eta abar. Laguntzeko prest bazaude, bidali mezu bat izen-abizenekin antzuolako8m@gmail.com helbidera.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak