Vicente Atxa beste lau urterako hautatu dute Mondragon Unibertsitateko errektore

Mirari Altube Arrese 2018ko abe. 10a, 15:53

Vicente Atxa. Argazkia: Mondragon Unibertsitatea.

Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak aho batez izendatu du errektore Vicente Atxa beste lau urterako. Gaur, abenduak 10, egin dute bilera; berrautapen-prozesuan parte hartu dute fakultateetako zuzendaritza-batzordeetako lehendakariak eta ordezkariek, eta unibertsitatean parte hartzen duten enpresa eta erakundetako ordezkariek.

2015eko urtarrilean hautatu zuten Atxa, lehenengoz, kargu horretarako, eta orain, bigarren agintaldiari ekingo dio. Aurretik, zortzi urtez, Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria eta Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluko kidea izan zen.

Atxak 52 urte ditu eta elektronikako goi-mailako ingeniaritza-ikasketak egin zituen Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan; elektronikako eta komunikazioko doktorea da Erresuma Batuko Staffordshire Universityn.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak