Boluntarioak lortzeko kanpaina hasi du Bizipoza elkarteak Durangon

Julen Iriondo 2018ko abenduaren 9a

Imanol Agirretxe, Miren Gojenola eta Porrotx bezalako jende ezagunaren laguntzarekin Gabonetako postalak –elkarteko 40 haurren marrazkiekin– sortzeko tailerra egin eta boluntarioak lortzeko kanpaina aurkeztu dute Azokan. 

Tailerrean egindako postalen helburua da nork bere ingurukoei Gabon zoriontsuak opatzea eta Bizipoza elkarteko boluntario sarean parte hartzeko deia lau haizetara zabaltzea. 

Bizipoza elkarteak izaera bereziko haurrekin eta haien familiekin egiten du lan; 33 elkarte daude bere baitan, helburu batekin: "Euskaraz eta sorkuntzatik,  izaera bereziko haur eta familiekin elkartasuna bizipozez lantzea".

Lan hori egin ahal izateko, boluntario sarea antolatzen dihardute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak