Laugarren eguna bete du Durangoko Azokak eta espero moduan, gainezka egin du. Idazleak, film emanaldiak, zuzeneko kontzertuak, kale animazioa... Durango hori guztia eta gehiago da eta gaur, kultura inklusiboaren aldeko jarrerak protagonismoa hartu du. Kultura guztion eskura egitasmoaren eskutik iritsi da hori. Hain zuzen ere, arratsaldean, azokako areto nagusian, kultura esperientzia inklusiboen aurkezpena egin dute. Idazleek ere izan dute tartea gure saioan, eta baita atzerritik etorri diren bisitariek ere. Hemen duzue, saioa ikusgai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.