Kultura bonuak eskuragarri daude Arrasaten, Bergaran eta Oñatin

Mirari Altube Arrese 2018ko abe. 6a, 12:32

Kultur produktuen salmenta sustatzeko helburuarekin kultura bonuak atera ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak beste behin Bonokultura kanpainaren baitan. Guztira, 8.854 bonu egongo dira, eta euskal produktuen bonuek 12 euroko hobaria izango dute gehienez. Debagoienean hiru herritan eskuratu ahal izango dira Bergaran, Oñatin eta Arrasaten.

Gipuzkoako 64 liburu-dendatan (Arrasaten eta Bergaran denda banatan eta Oñatin lautan) jarri dituzte bonuak salgai liburuak, diskoak eta DVDak erosteko; euskarazko produktuendako 3.542 bonu, eta 5.312 beste hizkuntzetakoak erosteko. Euskal kultur produktuen bonuak gehienez 12 euroko  hobaria izango du 20 euro baino gehiagoko erosketa egiterakoan, eta bestelako hizkuntzetako bonoak, berriz, 8 eurokoa. Horiek, urtarrilaren 15a arte erabili ahal izango dira erositako leku berean.

Kultur ondasunak eskuratzen heritarrei laguntzea eta kultur sektoreko enpresak indartzea dela ekimen honen helburua adierazi du Kultura diputatu Denis Itxasok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak