Eibartik Bergarara martxa egin dute polizia etxetako eta epaitegitako garbitzaileek hitzarmen duin baten alde

Mirari Altube Arrese 2018ko abe. 6a, 10:24

Gipuzkoako polizi etxetako eta epaitegitako garbitzaileak greban daude, atzo 78. eguna bete zuten hain zuzen ere, eta protesta gisa Eibartik Bergarara 18 kilometro oinez egin zituzten -aurreko egunean Donostiatik Oiartzunera joan ziren-. 

Hitzarmen duin baten alde izan dela martxa adierazi dute ELAko ordezkariek, eta gaineratu dute soldata arrakala ezabatzea aldarrikatzen dutela, Gipuzkoan, kale garbiketa lanetan diharduten gizonezkoek adina irabazteko. Hurrengo protesta ekitaldia abenduaren 10ean egingo dute; legebiltzarraren aurrean, Gasteizen, elkartuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak