"Etorkizuna Eraikiz egitasmoa gero eta finkatuago" dagoela adierazi du inkesta soziopolitikoak

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko abenduaren 5a

Gipuzkoako Foru Aldundiak egin berri duen inkesta soziopolitikoaren emaitzen arabera, Etorkizuna Eraikiz egitasmoa gero eta finkatuago dago gizartean eta gero eta harrera hobea du. Inkesta erantzun dutenen %27,9ak ezagutzen du egitasmoa eta 5,71ko nota eman diote.

1.500 elkarrizketa egin ziren telefonoz, azaroaren, 15tik 21era bitartean, eta orokorrean, erreferentziazko zentroen ezagutza mailak gora egin du eta herritarrek apustu estrategiko nagusienei babesa eman die.

Emaitzen arabera, ongizate estatuaren jasangarritasuna, enpleguaren kalitatea eta giza desberdinkeriak dira, herritarrei kezka handiena pizten dieten hiru gaiak, baina aipatu beharra dago aldaketa klimatikoak, genero desberdintasunak, biztanleriaren zahartze prozesuak eta bizimodu pertsonalaren eta profesionalaren arteko kontziliazioak ere puntuazio handia lortu dutela.

Imanol Lasa foru bozeramaileak emaitzen irakurketa baikorra egin du, eta bere esanetan, Aldundiak duela gutxi martxan jarri duen eta elkarlanean oinarritzen den Etorkizuna Eraikiz egitasmoak eskaera eta kezka horiei erantzuten die. Beraz, ekimen honek ahalik eta emaitzarik onenak lortzeko lanean jarraituko dutela adierazi du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak