'Big Data: kaltea eragiteko edo gizarte onurarako?' hitzaldia egingo dute martitzenean Arrasaten

Miren Arregi Amasorrain 2018ko abe. 6a, 10:00

Abenduaren 11n, martitzena, egingo dute solasaldia Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan, 18:30ean. MITeko Berrikuntza Zibikoaren arduradun Mathew Claudelek; Montrealen Big Dataren tresna erabiliz berrikuntza-behatoki bat sustatzen ari den CRIEM McGill-en taldeko kideek; Mondragon Unibertsitateko irakasle Enaitz Ezpeletak eta Goi Eskola Politeknikoko irakasle Carlos Garciak hartuko dute parte solasaldian. Agirre Lehendakaria Center-ek eta Mondragon Unibertsitateak antolatu dute hori, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Milioika eta milioika datu ateratzen dira gure mugikor eta ordenagailuetatik konpainia teknologikoetara. Behin prozesatuta, oso ahalmen handia dute eta oso arriskutsuak dira, baldin eta neurri gabe erabiltzen badira. Bada ohartarazi duenik zenbait konpainiak datuak erabiliz pertsonengan eragiteko duten gaitasunaz, gehiago saltzeko, pertsonen jokabideak baldintzatzeko eta baita hauteskunde batzuen emaitzatan eragiteko ere.

Big Data gizarte onurarako

Baina datu bolumen hori erabil daiteke, halaber, gizartea eraldatzeko, gizarte gisa ditugun erronkei aurre egiteko. Erabil daiteke hiriak hobetzeko, kutsadura murrizteko, pobrezia eta gizarte-bazterketa saihesteko edo pertsona nagusiei zuzendutako zerbitzu berriak diseinatzeko.

Nazioarte mailan, ekimen berritzaileak ari dira martxan jartzen, Big Datak ematen duen informazioa aprobetxatzeko eta pertsonen bizimodua hobetzeko. Ekimen horiek hobeto ezagutze aldera, Mondragon Unibertsitateak eta Agirre Lehendakaria Center-ek, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, solasaldia antolatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak