Euskalmetek tenperatura goxoak eta euri gutxi iragarri du zubirako

Maialen Regueiro 2018ko abe. 5a, 10:27

Euskalmeten arabera, zubi honetan tenperatura goxoak eta prezipitazio gutxi izango ditugu. Euria eginez gero, ahula eta tartekakoa izango da. 

Abenduaren 6an

Hodeiak ugaritu egingo dira eta prezipitazio ahulak izango ditugu tarteka goizean, batez ere Kantauri isurialdean. Arratsaldean berriz, hodeiak arintzen joango dira eta tenperatura goxoak izango ditugu egun osoan; tenperatura maximoak 15 ºC ingurukoak izango dira.

Abenduaren 7an

Egunaren lehenengo erdian, ostarteak nagusituko dira, baina hodeiak ugaritzen joango dira arratsaldean. Egunaren amaieran, euria egin dezake Kantauri isurialdean. Ostiralean ere tenperatura goxoak izango ditugu, maximoak 15 eta 20 ºC inguruan kokatuko dira itsasertzean, eta 15 ºC inguruan barrualdean.

Asteburuan

Mendebaldeko haizea indartu egingo da eta hodeiak izango dira nagusi, batez ere Kantauri isurialdean, eta euri pixka bat egin dezake. Prezipitazioak apur bat ugariagoak izango dira igandean. Tenperaturak behera egiten hasiko dira, eta maximoak 10 eta 15 ºC artean kokatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak