Liderrari irabazita, Bergarak Allerru hartuko du bihar, eguena

Xabier Urtzelai 2018ko abe. 5a, 12:00

Joan den asteburuko jardunaldi borobilaren ostean –kategoriako hiru taldeek irabazi egin zuten– Bergarak sailkapenaren atzealdean dagoen Allerru hartuko du bihar, eguena, Agorrosinen (15:30). Mondrak eta Aretxabaletak, berriz, kanpoan jokatuko dute.

Mahoneroek ezusteko ederra eman zioten joan den astean Anaitasunari (0-2), izan ere, duela bi aste Aretxabaletaren kontrako derbia galdu eta gero Paul Valgañonek garbi esan zuen: "Partidua galdu dugu baina taldea lan ona egiten dabil, eta talde barruan ditugun sentsazioak ez dira batere txarrak". Bada, non eta liderraren zelaian berretsi zuten hori. Kontuz, baina, lehenengoari irabazi eta atzealdeko batekin erlaxatzearekin. 

Aretxabaleta eta Mondra ere joan den asteko lan onari jarraipena emateko asmoz daude, oraingoan, baina, etxetik urrun. Oiartzun kontrario zuzena da Mondrarendako (Eguena, 15:30, Karla Lekuona) eta Aretxabaletaren kontrario Tolosa hirugarren postuan dago (Eguena, 16:30, Berazubi). 

Leintz Arizmendik eta Bergarak, domekan

Emakumezkoen Ohorezko Erregional mailan ere ez da atsedenik egongo zubian. Domekan jokatuko dute bai Bergarak eta baita Leintz Arizmendik ere. Mahoneroek Tolosaren zelaian gura dute hirugarren garaipena jarraian eskuratu (11:30) eta Leintz Arizmendi Zumaian ahaleginduko da hiru puntuak batzen (17:00).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak