Euskaraldiaren aterkipean ospatzen da aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko abe. 3a, 12:38

Aramaion, euskararen aldeko lasterketan atzo. (Argazkia: Imanol Soriano)

Eusko Ikaskuntzaren mendeurren ekitaldia egin zen Oñatin duela egun batzuk, eta hain justu, 1949an Eusko Ikaskuntza izan zen abenduaren 3a euskararen egun gisa ezarri zuena. Ostean, 1995ean, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat egin zuten. Aurtengoan, Euskaraldia borobiltzeko egun gisa aukeratu da abenduaren 3a eta hainbat ekitaldi egingo dira Debagoienean.

Abenduaren 3ko egitaraua

San Frantzisko Xabier eta Euskararen Eguna Basabeazpin

09:30. Basabeazpi, Aretxabaleta | Euskaraldia

Arizmendi ikastolako Basabeazpi gunean bat egingo dute San Frantzisko Egunak (Arizmendi ikastolaren eguna) eta Euskararen Nazioarteko Egunak. Hona hemen egitaraua:  09:30, Jolasak ikastolan. 10:15, Txistorra dastatzea. 11:00, Kalejira batxilergoko ikasleekin batera. 11:30, Dantzak: Ahoa bizi, belarria prest eta Euskaraz bizi nahi dut. 11:45, Manifestuaren irakurketa.

Euskararen Eguna, Elgetan

16:00. Elgetan, Elgeta | Euskaraldia

16:00etan txokolate-jana Maala guraso elkarteak antolatuta.
17:30ean, udaletxean, UrflaXekin euskaraz...1,2,3 GoXaketaaaa ikuskizuna. Udalak antolatuta.

Eskolako umeen flashmob-a

16:30 Zurrategi plaza, Antzuola | Euskaraldia

Euskaraldiaren Itxiera Ekitaldia

17:00. Fernando Eskoriatza plaza, Eskoriatza | Euskaraldia

17:00 Buruhandiak kultur etxetik aterako dira. 17:30 Txokolatea denontzako. Bakoitzak bere edalontzia ekarri beharko du. 18:30 Kontzejupean. "Euskaraldiaren bizipenak, aulki baten gainean" bideo emanaldia eta Hamaikakoari agurra.

Euskararen eguna, Arrasaten

18:00. Arrasate, Arrasate | Euskaraldia

18:00: Euskaraldiko abestiaren flasmob-a Ondoren, txokolate beroa banatuko da
18:30: "Agur Euskaraldia?" ikuskizun laburra eskainiko dute Potx eta Lotx pailazoek
19:00: Olatz Salvadorren kontzertua

Euskararen Eguneko ekitaldiak

18:30. Herriko Plaza, Aretxabaleta | Euskaraldia

Euskaraldiari bukaera eman eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko hona hemen antolatutakoak:  Nagusien taldearen dantza erakustaldia Euskaraldiari atxikimendua emandako taldeetako ordezkarien argazkia Loramendi elkarteko kideen mezua Flashmoba

'Ez dok hiru' antzezlana

19:00. Santa Ana antzokia, Oñati | Euskaraldia

Ikuskizun honetan, euskal musikaren benetako istorioa ezagutuko duzu. Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Ziur gaude uste duzuna baino askoz gehiago direla. Ikuskizun honetan berrehun baino gehiago agertzen dira eta denak ez bada gehienak, ezagun egingo zaizkizu. Jokin Oregi da zuzendaria eta Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak. Eguerdian ikasleendako saioa egingo dute eta iluntzean herritar guztiendako izango den antzezlan irekia, Santa Anan. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak