Leintz Arizmendi eta Bergara garaile etxean jokatutako partiduetan

Maialen Regueiro 2018ko abe. 1a, 19:43
Leintz Arizmendiko neskak, Touringen aurka jokatutako partiduan

Emakumezkoen Ohorezko Erregional mailan jokatzen ari diren Leintz Arizmendik eta Bergarak, garaipen garrantzitsua lortu dute gaur arratsaldean jokatutako partiduetan. Leintz Arizmendik 7-0 irabazi du Touring-en aurka eta Bergarak, berriz, 8-0 irabazi dio Zarautzi. 

Garaipen garrantzitsua bi taldeentzat

Leintz Arizmendiko neskek garaipen garrantzitsua lortu dute Touring-en aurka. Atsedenaldira joan direnean, 3-0 adierazten zuen markagailuak eta bigarren zatian, etxeko taldea nagusitu egin da eta beste lau gol sartu ditu. Bergarako neskek, berriz, sailkapenean azken postuan dagoen Zarautz baino askoz gehiago izan dira eta hori markagailuak argi eta garbi adierazten du (8-0). 6.minutuan dagoeneko etxeko taldeak bi goleko abantaila izan du eta partiduak aurrera egin ahala etorri dira gainontzeko golak. Garaipen honekin, Bergarako neskek dagoeneko sei partidu irabazi dituzte jarraian. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak