Enplegu publikoko 338 plaza eskainiko dituela hiru urtean iragarri du Foru Aldundiak

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko azaroaren 30a

Enplegu publikoko 338 plaza aterako ditu lehiaketa-oposaketara Foru Aldundiak, orainarteko plaza kopuru gehien dira eta datozen hiru urteetan zehar deituko dira azterketa guztiak.

Markel Olanoren esanetan, belaunaldi aldaketa egingo da erakundean; izan ere, hamar urtetan 900 langilek baino gehiago hartuko dute erreleboa.

Horretarako, lehiaketa fasean, besteak beste, formakuntza akademikoa eta hizkuntzak ezagutzea baloratuko da eta, aurreneko aldiz, horrelako gaitasunak frogatu beharko dituzte hautagaiek oposaketa fasean: talde lana, komunikazioa, aldaketei egokitzea eta profesionaltasuna. Horretaz gain, administrazio publikoetan pilatutako eskarmentua ere aintzat hartuko da oinarrietan.

Azterketen egutegi orokorra urte hasieran ezagutaraziko da, baina lehen hautapen probetarako deialdiak urtarrilean argitaratuko dira jada. Hauek izango dira: administrazio orokorreko teknikarien 35 plaza; gizarte langileen 25 plaza; eta medikuentzako 4 plaza

2017an suhiltzaileen 25 plaza betetzeko azterketak egin ziren baina Aldundiko azken Enplegu Publikoaren Eskaintza handia 2006an egin zen. Orduko hartan, 193 lanpostu eskaini ziren, eta 7.708 eskaera aurkeztu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak