Debagoieneko sei komertzio gehiago batu dira 'Singular Dendak' egitasmora

Maialen Regueiro 2018ko aza. 30a, 15:56

Arrasateko Boutique Elena, Lasagabaster, Oskar Vitoria Bitxitegia eta Tipi Tapa eta Oñatiko Chic eta Amalur izan dira egitasmora batu diren komertzioak. Izan ere, Gipuzkoako tokian tokiko komertzioaren jardunaldi profesionalak burutu dira Donostian eta bertan establezimendu mota hauen garrantzia nabarmendu da. 

Ekitaldian izan dira, besteak beste, Isabel Muela, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Komertzio sailburua, Adela Balderas, Singular Dendako enbaxadorea, Ainhoa Aizpuru, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatua, Julen Maiz, Gipuzkoako Merkatarien Federazioko eta Victoriano Fuente, Arrasateko zinegotzia eta komertzio desberdinetako ordezkariak. Bertan, establezimendu mota hauen garrantzia nabarmendu dituzte: “Hemengo dendak dira, hemengo jendeak sortuak eta garatuak; konprometituak dira, eskaintzen duten esperientziagatik bereizten direnak; nortasun handikoak, merkataritza eredu ezberdinak mantentzea lortzen dutelako; eta gertukoak izateaz gain bakarrak dira, bezeroekin batera hazi direnak”. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak