Gatz Bidie: ametsa errealitate bihurtzeko bidea egiten ari da

Imanol Beloki Unamuno 2018ko aza. 29a, 11:25
Gatz Bidie, Leintz Gatzagara heldu aurretik.

2016an herri ekimen gisa hasi zen ideia, ametsa, mugikortasun jasangarriaren beharra, Leintz bailara osora zabalduaz joan da, proiektu eraginkor eta iraunkorra izan nahi duen ekimena bihurtuta.

Orain arte emandako pausoak honako hauek izan dira: lur-jabeekin, Gatzagako, Eskoriatzako eta Aretxabaletako elkarte eta ikastetxeekin egindako bilerak eta aurten egindako irteerak, besteak beste. "Hauek erakutsi dute bideari artapen egokia eta beharrezko egokitzapenak eginez gatzagarren mugikortasuna hobetu bakarrik ez, Debagoien osoaren onura ere ekarriko duela", adierazi dute Gatz Bidie herri ekimeneko kideek.

Ibilbide osasuntsuak

Uztailean, ekimeneko kideek jarduera fisiko osasuntsua bultzatzeko diru-laguntzak eskatu zituzten. Onartuta, bide horren egokitzapena burutzea izango litzateke hurrengo pausoa. Bidearen erabilera bultzatu eta herriak lotuz, landa-guneak errespetatuz, aisialdi, osasun eta kirol esparrua natura-guneetara zabalduz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak