3.000 kilo arropa eta oinetako baino gehiago jaso ditu Aita Mennik

Mirari Altube Arrese 2018ko aza. 26a, 15:19

Aita Menni ospitaleko ordezkariek eskerrak eman gura dizkiete Grezian dauden Siriako errefuxiatuendako arropa eta oinetakoak eman dituzten guztiei. Oso pozik azaldu dira 3.000 kilotik gora jaso dituztelako hiru egunetan.

Bilketa joan den astean egin zuten, azaroaren 20tik 22ra bitartean, Aita Mennik Arrasaten duen ospitalean; EAEko eta Nafarroako 35 herritan Zaporeak GKEak egindako bilketaren baitan dago hain zuzen ere. Hori horrela, material guztia Zaporeak erakundearen biltegitara eraman dute handik Greziara bidaltzeko. Helduendako zein umeendako arropa jaso dute: jakak, galtzerdiak, frakak, berokiak, txanoak eta bufandak, besteak beste.

Aita Menni ospitalean kontu honen ardura duen Egoitz Zabala Sagarna pozik agertu da kanpainak izan duen arrakastarekin: "Hasirako aurreikuspen guztiak gainditu dira; izan ere, hiru egunetan 3.000 kilo jasotzea asko da gero". Eta Arrasateko zein Debagoieneko herritarrei eskerrak eman dizkie, baita Dimako, Durangoko eta inguruetakoei ere. "Baita eskertu ere Aita Menni ospitaleko komunitate osoa: kolaboratzaileak, boluntarioak, gaixoak eta Ahizpa Ospitalarien komunitatea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak