Auto bat irauli da Oñatira bidean eta gidaria zaurituta eraman dute

Mirari Altube Arrese 2018ko aza. 26a, 12:33
Monobolumena iraulita Elorregitik Oñatira bidean.

Elorregitik Oñatira bidean, Gi-2630 errepideko 22. kilometroan, istripua izan da 12:00en bueltan. Monobolumen bat irauli egin da eta argazkia ikusgarria bada ere gidariak zauri arinak izan dituela adierazi dute Ertzaintzatik.

Arrasateko ospitalera eraman dute zauritutako emakumea, eta garabia gerturatu da autoa errepidetik kentzera. Auto ilara batzuk sortu dira, baina bertan dira Segurtasun Saileko kideak bideratzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak