"Bagenekien estu joango zela partidua, eta hala izan da. Zuk zure aukerak ez badituzu aprobetxatzen, aurkariek aprobetxatzen dituzte. Bukaera oso zoroa izan da. Bi taldeak garaipenaren bila ibili gara, baina azkenean berdinketarekin konformatu behar izan dugu. Behintzat, dena eman dugunaren sentsazioa daukagu, eta horrela segi behar dugu", azaldu du Oier Urrutiak, taldeko kapitainak.
Kategoria berean, Eskoriatzak aise menderatu zuen atzo Soloarte taldea (7-1), eta sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen du, liderra puntu batera duela.
Mondratek ere irabazi egin zuen atzo (0-2) Zirauntza FKE Araia taldearen aurka. Partidu lehiatua izan zen, eta lehenengo zatian aurreratu ziren arren, azken minutuetara arte arrasatearrek ezin izan zuten bigarren gola egin.