Movember mugimenduarekin bat eginda

Eneko Azurmendi 2018ko aza. 25a, 12:03

Gizonezkoen osasunaren aldeko Movember mugimenduari atxikimendua adierazi, eta azaro guztian zehar bibotearekin ibili direnak elkartu egin dira hilabeteko azken zapatuan, bai Arrasaten, eta baita Oñatin ere. Lehenek bazkaria egin dute; bigarrenek, berriz, afaria.

Arrasateri dagokionez, Mondravember lelopean, Kurtzetxikira egin dute irteera lehenik, Zaldibarretik irtenda. Ondoren, plazan egin dute hitzordua, eta eguerdian atera dute familia argazkia –Euskaraldiari atxikimendua adierazteko ere aprobetxatu dute argazkia–. Udalpe elkartean bazkaldu dute elkarrekin, eta egunari amaiera emateko, kontzertuak izan dituzte Taxka tabernako terrazan: El Bille eta Zerendepya taldeak.

Oñatin, berriz, urteroko hitzorduari jarraituz, 19:00etan Ongi tabernan elkartu dira poteoa egiteko, eta 20:00etan atera dute talde argazkia, Foruen plazan. Iturritxo jatetxean afaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak