Mondragonek Txinan duen presentzia indartu du

Maialen Regueiro 2018ko aza. 22a, 13:32

Mondragon-ek Txinan duen presentzia indartu du, Danobatgroupen proiektu berri bat martxan jarriz eta Fagor Arrasateren plantaren hamargarren urteurrena ospatuz.

Danobat Group-en bikaintasun zentroa

Danobat Group-ek Bikaintasun Zentro bat inauguratu du Shanghain, Txinako merkatuan duen presentzia indartzeko eta bezeroei balio erantsiko zerbitzua emateko asmoz. Makina-erreminta eta produkzio sistema aurreratuen fabrikatzailearen instalazio berrian buruak konpontzeko tailer bat dauka ekipatuta, ordezko piezetarako biltegi bat, balio erantsi handiko makineria erakusteko show-room bat eta bulego gune bat.

Instalazioak Danobatgroupek Txinan duen zerbitzuen eskaintza handitzen du, eta bere helburua da Asiako herrialdean salmentak bultzatzea, bereziki erreparatuta Shanghaiko inguruari, herrialdeko industria gune nagusietakoa izanik. 2-3 urtean, taldeak era nabarmenean hazi nahi du salmenta bolumena Txinako merkatuan.

Fagor Arrasateren hamargarren urteurrena

Fagor Arrasatek, Shanghaiko plantaren hamargarren urteurrena ospatu du eta horretarako, foro teknologiko bat burutu du. Azken 10 urtean erreferente moduan finkatu da Fagor Arrasate Txinan, prentsa eta estanpaziorako instalazio automatikoetan zein ebaketa lerroetan, izan altzairuzkoak zein aluminiozkoak, eta herrialde horren aldeko apustu indartsua egiten jarraituko du. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak