Debagoieneko Gurutze Gorriak jostailu berriak bilduko ditu bailarako haurrentzako

Maialen Regueiro 2018ko aza. 20a, 12:38

Gabonak iristear daude eta urtero legez, Debagoieneko Gurutze Gorriak, Jostailu Hezitzailearen kanpaina jarriko du martxan. Iaz besteak beste, 256 haurren ametsak betetzeko nahiko jostailu batu ziren eta aurten, bailarako 201 haurrek egin dute jostailuen eskaera. 

Jasotze puntuak

Bailaran zehar, hainbat puntu egongo dira jostailu hauek jasotzeko. Hala, azaroaren 24ean, abenduaren 7, 14 eta 15ean Arrasateko Eroskin Debagoieneko gizarte bazterkeria arriskuan aurkitu daitezkeen 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat jostailu berriak jasotzen egongo dira. Bide batez, jostailu txekeak ere salduko dira. 

Laguntza ekonomikoa

Ekonomikoki lagundu nahi izanez gero, herritarrek erabakitako diru kopurua ondorengo kontu korrontean sar dezakete JOSTAILU HEZITZAILEA kontzeptua erabiliz: LABORAL KUTXA ES22 3035 0001 51 0010018156 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak