Produktu goxoak erosi, eta Zuberoako ikastolak lagundu

Xabi Gorostidi 2018ko aza. 20a, 09:07

Zuberoako ikastolek prest dituzte Gabonetako otarreak. Aurten ere bi jarri dituzte aukeran –Ahüzki eta Irati–, ondorengo hiru helburuekin: ikastolen finantziazioan laguntzea, euskarak Zuberoan duen presentzia handitzea eta bertako ekoizleen produktuak ezagutaraztea. Eskariak www.ikaskoli.eus webgunean egin beharko dira abenduaren 10a baino lehen, eta abenduaren 14an egingo dute banaketa Arrasaten.

Hona hemen, prestatu dituzten otarrak, eta barruan dituzten produktu sorta:

Ahüzki: 40 euro

  • Ardi gazta zatia (450 gr)

  • Ahate gibela (125 gr)

  • Gurinezko gaileta paketea (150 gr)

  • Eztia (500 gr)

  • Euskal txerriki patea (200 gr)

  • Euskal txerriki odolkia (200 gr)

Irati: 52 euro

  • Ardi gazta zatia (450 gr) 

  • Ahate gibela (125 gr)

  • Gurinezko gaileta paketea (150 gr)

  • Eztia (500 gr)

  • Txahalki kontserba piperrekin, berotu eta arrozarekin edo patatekin jateko prest (640 gr)

  • Euskal xerriki lukainkak (400 gr)

Esan bezala, abenduaren 10a izango da otarreak eskatzeko azken eguna, eta horretarako bi bide daude: www.ikaskoli.eus webgunea, eta nikere@ikaskoli.eus posta elektronikoa. Eskaria egiten dutenek debagoiendarrek abenduaren 14 jaso ahalko dituzte otarreak, ondorengo puntuetan: 

  • Arrasaten: Ereindajan dendan –Araba Etordidea 3– edo AEDn –Pablo Uranga 4 behea–.
  • Aretxabaletan: Loramendin –Durana kalea, 11–.
  • Bergaran: Jardunen egoitzan –Errotalde parkea–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak