Urriaren 13tik solte zeuden txakurretako bat, beltz kolorekoa, hilda agertu da Zaraia mendian, Kurtzebarri inguruan. Hala adierazi du basozainak: "Abisua jaso genuen txakurra hilda agertu zela esanez, eta esan zidaten lekura bidean topatu nuen txakurretako bat hilik. Beste txakurra ez da agertu oraindik, baina baliteke etxera ere bueltatzea. Izan ere, bi txakur batzen direnean taldea sortzen dute; batek lidergoa hartzen du, eta hilda agertu den txakurra zen oldarkorragoa. Ea, bestea, agertzen den…".