Euskaraldiari atxikimendua adierazi diote Hezkuntza eragileek

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko aza. 19a, 15:03

Hezkuntza eragileek bat egin dute Euskaraldiarekin eta atxikipen dokumentua sinatu dute herritarrak ahobizi eta belarriprest izatera animatzeko helburuarekin.

Horretarako elkartu dira Arrate Illaro Euskaraldiaren koordinatzailea, Elena Laka Euskaltzaleen Topaguneko presidentea, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua eta  Beñat Arrabit Euskararen Erakunde Publikoko presidentea besteak beste.

Prentsaurrekoan, Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, hezkuntzak euskararen erabilera sustatu eta hiztunen aktibazioa bultzatzeko egin dezakeen ekarpena nabarmendu du.

Asko dira herriz-herriko lantaldeetan lanean izan eta Euskaraldiaren sustatzaile bihurtu diren hezkuntza arloko entitateak ere eta Arrate Illarro euskaraldiaren koordinatzaileak hauen lana azpimarratu nahi izan du.

Beñat Arrabitek, berriz, Euskararen Erakunde Publikoko presidente eta Euskal Elkargoko Hizkuntza politikarako presidente-ordeak, hezkuntza sistemaren lana goraipatu du.

Eta amaitzeko, Elena Lakak, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak, hezkuntza komunitatearen eta kalearen arteko lotura nabarmendu ditu.

Hastear da Euskaraldia: 11 eun euskaraz ariketa soziala, eta dena prest dago 11 egunez ahobizi eta belarriprest rolei eusteko. Hamaika egunetan zehar, antolatzaileek egunero helaraziko dituzte aholku eta laguntza mezuak, partaideek ariketa eroso egin ahal dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak