Foru Aldundiko ordezkariak Abbadia sarituekin elkartu dira Euskaraldiarekin bat egiteko

BABESTUTAKO EDUKIA 2018ko aza. 16a, 17:08

Gipuzkoako Foru Aldundiak ere bat egin du Euskaraldiarekin. 1996tik hona Abbadia saria jaso zuten norbanako, enpresa eta elkarteekin argazkia atera baitzuten asteazken goizean. Denera hamazazpi saridun eta 28 lagun bildu ziren.

Foru Aldundiko ordezkari moduan Markel Olano diputatu nagusia eta Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria izan ziren bertan. Eta Olanok azpimarratu zuen  Abbadia sariaren historian lehenengo aldia zela guztiak elkartzen zirena. Bestalde, dagoeneko gure artean ez dauden sarituak ere kontuan izan zituen.

Diputatu nagusiak gaineratu zuen, Euskaraldia bezalako ariketa linguistiko batek arrakasta izan dezan,  beharrezkoa dela euskara biziberritzeko norbanakoen, gizartearen eta Administrazioen arteko "ahaleginak batera joatea" eta elkarrekin "indar egitea".

Abbadia saria jaso zutenen euskal zaletasuna ere azpimarratu zuen eta eredu izateagatik eskerrak ere eman zizkien.

Euskaraldiari dagokionez, berriz, egitasmoarekiko duen inplikazio pertsonalaz hitz egin zuen Olanok.

Garbiñe Mendizabalek, bere aldetik, nabarmendu zuen Euskaraldia ekimen egokia dela Gipuzkoako herri-erakundeetan eta Foru Aldundian bertan ere euskara bultzatzeko, eta egunerokoan aho biziek eta belarri prestek duten garrantzia azpimarratu zituen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak