'Euskaltzaindia, 100 urte euskara zaintzen' erreportajea eskainiko du, eguenean, Goiena Telebistak

Miren Arregi Amasorrain 2018ko aza. 14a, 14:48

Mendea bete du Euskaltzaindiak. 100 urteko ibilbidean akademiarendako mugarri izan diren gertakari garrantzitsu askok Debagoiena izan dute kokaleku. Hori dela-eta, erreportaje berezia landu du Goiena Telebistak. Bihar eskainiko dute, 21:00etan eta 23:00etan.

Sortu, 1918an Eusko Ikaskuntzak Oñatin egin zuen lehenengo kongresuan sortu zen. Gerraren osteko lehen agerraldia Arantzazun egin zuen 1956an, eta euskara batuaren oinarriak onartu zireneko biltzarra ere Arantzazun egin zen, 1968an. Hain zuzen ere, 100 urtetan zehar euskara batzeko egindako lanaz dihardu bereziki, erreportajeak. Hala, bide horretan giltzarri izan diren hainbat pertsonaren berbak jaso dituzte erreportajean. Jean Louise Davant euskaltzain emeritua; euskaltzain oso Joan Mari Torrealdai, Miren Azkarate, Ana Toledo, Andres Urrutia eta Miriam Urkia; Joxerra Garzia eta Jerardo Elotza idazleak; Paulo Agirrebaltzategi frantziskotarra edo Tokikomeko presidente Jone Guenetxea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak