Astelehenean ospatuko da Iruña-Veleiako "egun beltzaren" 10.urteurrena

Maialen Regueiro 2018ko azaroaren 14a

Azaroaren 19an, hamar urte beteko dira, Arabako Aldundiak, foru dekretu baten bidez, aztarnategia itxi, arkeologoak kalera bota eta Lurmeneko hainbat kide auzibidean jarri zituenetik eta oraindik epaiketarik ez da egin. Hala, hitzaldi sorta bat antolatzeaz gainera, manifestu bat idatzi dute. 

Hitzaldiak

Iruña Veleia, zergatik ez dute argitu nahi? izango da hitzaldietan jorratuko duten gaia. Hainbat hitzaldi antolatu dituzte, Araba, Bizkaia, Lapurdi eta Gipuzkoan eskainiko dituztenak. Debagoienean esate baterako, ez da hitzordurik zehaztu. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak