Gipuzkoako Foru Aldundiak 2018-2019 Neguko Bidezaintza Plana aurkeztu berri du eta aurten "inoizko baliabide gehien izango dira" adierazi du Aintzane Oiarbidek. Izan ere, iazko negu gogorraren ondoren, "bidezaintzarako ditugun baliabideak berrantolatu ditugu eta datorren negurako sei kamioi gehiago izango ditugu" aitortu du. Horrez gain, negurako 9.700 tona gatz egongo dira 38 biltegitan banatuta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.